1945 garren urtean, Francisco Lasa Echarri (Ontzigintza Injineru Doktorea) itsasontzi proiektuak egiten hasi zenean sortu zen FRANCISCO LASA S.L. enpresa. Gaur egun Ander Lasa Gallurralde, bere semea eta Ontzigintza Injinerua, aitaren lana jarraitzeko asmoarekin LASANAVAL enpresa sortu du.

 

Gaur egun, LASANAVAL enpresak bereziki egiten dituen lanak hauek dira: Eraikin berrien proiektuak, Zaharberritze proiektuak, egonkortasun azterketak, obra zuzendaritza, atoi azterketak, adituen txostenak, itsasontzien balioespenak, nazionalizatze txostenak, homologazio txostenak, eta abar.

 

LASANAVALek bezeroei tratu zuzena eta hurbila eman ohi du. Itsasontziekin zerikusi duen arazoren bat ba duzu, zalantzarik gabe gurekin harremanetan jarri. Profesionaltasunez eta prezio egokiekin erantzungo zaitugu.

 

Zure arazoak konpontzeko prest gaude!!

Urte guzti hauetan, 1400 proiektutik gora burutu ditugu, bai eraikin berriak baita zaharberritzeak ere. Tamaina ezberdinetako eta mota askotako itsasontziak egin ditugu:

 

  • Atoiontziak
  • Merkantzia-ontziak
  • Portu-ontziak
  • Petrolio-ontziak
  • Patruila-ontziak
  • Yateak
  • Bela-ontziak
  • Arrantza-ontziak. Gure espezialitatea, mota guztietako arrantza-ontzietan adituak gara (arraste-ontziak, atunketariak, tretzaontziak, eta abar).

 

© Lasanaval OTN 2011 - Plaza del cedro, 2 bajo “LASA” - 20016 San Sebastián - Tel: 943 39 05 04